XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Linguistika eta zibilizazioari buruzko zenbait gai irakasteko ere balio dute.

Abeslari, Eguberri, irrati boletin, tenperatura eta abar gai duen alerik bada.

Hauetariko batzu umeen irakaskuntzarako egokiagoak dira, baina helduen taldeetan erabiltzeko materiala dutenak ere badira.

Moduloa oso zabala duzu eta irakaslearen esku dago ikasleen beharretara tajutzea.

Moduloen antzeko zenbait bilduma bada U.S.A.ko hizkuntz eskola batzutan.

Bakoiztutako programetan erabili ohi dira: Learning Activity Packets.

Packets hauek material didaktiko osoa izaten dute: liburu, ariketa-koaderno, test, filme, etab.

Landu beharreko materiala, eraman beharreko erritmoa eta jasan beharko duen testa jakin erazten diote ikasleari.

Bilduma hauek probetxugarri izan dakizkioke ikasleari, baina Rebeca Valette-k (58), dioenez: Hizkuntza arrotza irakasteko irakaskuntza bakoizturako zenbait programaren porrota berauen edukiaren ondorio izango da beharbada.

Gaurregungo programa askok duen alderdi txarra hauxe da: abildadeak lortzeari (ahoskera arauak ikastea, hiztegia, gramatika, kultura) lehentasuna ematen zaiola eta gero abildade horiek ez direla ia erabiltzen (hitzezko eta idatzizko komunikazioa eta elkarrekintza).

Bestalde, packet gehienak ez daude komertzializatuta.

Irakasle batzuk egin ditzakete bilduma taxuzkoak, baina denbora asko eskatzen die lan horrek.

Gainera nolako ikasle, nolako irakasle eta nolako materiala diren halakoa izango da packet horien balioa.

Ekintza honen benetako arrakasta hiru elementu horiek ondo lotzean dago.

Oharra Modulo hauek denak erabiltzeko erretroproiektagailu eta magnetofonoaren premian aurki daiteke zenbaitetan irakaslea.

(Aipamen nagusienak. Ikus bibliografia: 15,53,58. zenb.).